XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) berarentzat lotsagarri eta besteentzat eskarmentu gerta zedin.

Gipuzkoako kostaldean herri batetan gertatutakoa hauxe: neskatx bat ezkontzera zihoan; dantza lotuan aldizka ibilia zelako, ez zuen izan ez Lezoko elizara, ez bere jaioterriko elizako Amabirjinaren aldarera ezkontza ospatzera joaterik.

Bertako San Jose aldare aurrean ezkontzera behartu zuen hango elizako erretore jaunak.

Ezkontza hura nik bedeinkatu nuen.

1947. urtean Goizuetan misioaldi bat egin genuen.

Hango jendea ona ez bazen, ez dakit beste inon kristau onik aurki zitekeenik.

Hura jendearen etorria! Hura kristau fedearen egiak entzuteko gogoa!

Goizuetako apaiz baten kezka: Hemengo neskatoek beren besoak ez dituzte eskumuturreraino estaltzen.

Jokaera hori apaizarentzat bekatu larria zelarik, nolako bekatua ez ote zen izango han ere noiz edo noiz egiten omen zen dantza lotua!

Herriko jai nagusiak ziren egun batez, dantza hori gertatu zelako, guztiz nahigabeturik ikusi nuen apaiz hura.

Horrelako penakeriatan ibilia naiz ni neroni ere noiz edo noiz.

Baina bestelako alderdiak ere bazituen gure orduko hizlaritzak.

1947ko udazkenez, Bizkaiko Karrantzan misioaldi bat egin genuen.

Hamabost edo badira hango auzo eta parrokiak.

Zenbaitetan ez zegoen eletrizidaderik.

Nekazaritzari eta ganadutzari emana zen hango jendea.

Auzo batetik bestera genbiltzan.

Bilera xelebrea iluntzero auzo batean egiten genuena.

Beste leku zabalagorik ez eta ikuilu batean (...)